ERREZIKLAIA TAILERRAK

Tailerrak asko eta desberdinak izan daitezke, alde batetik, jolas modukoak, materiala klasifikatzen erakusten dizkigutenak; bestetik eskulan modukoak, non material birziklatuekin gauza erabilgarriak egiten ditugu. Denak erabiltzailearekin adostuak eta egoera eta ingunureari egokituak noski, hau da, ume kopurua, adina, eta guztion baldintza eta egoera kontuan izanda.
Tailer hauetan gure txakurrek laguntza handia eskaintzen digute materiala dagokion kuboetara eramaten, lurreko zikinkeria jasotzen, materiala gerturatzen, eta erabiltzaileen atentzioa, arreta lortzen. Gainera hobeto ulertzen dute ariketaren helburua eta edukiak hobeto barneratzen laguntzen digute.
SENTSIBILIZAZIO TAILERRAK

Balore kooperatiboak eta jarduera kooperatzaileak ikasiko dituzte bizitzan erabili ahal izateko tresnak direla ikasiko dutelarik eta lagun berezi hauekin hobeto jokatzen jakingo dute. Denak desberdinak gara, denak bakarrak gara.
MARGOTZE TAILERRAK
Tailer hauetan margoak, tenperak,... erabiliko ditugu, animaliek margotu egin etab. Nahi izanez gero txakurrek ere parte hartu dezakete, margoak gerturatuz, modeloarena eginez, beraien hatzamarra kartulinan jarriaz,...
txakurra inguruan izanda haurrak gehiago kontzentratzen dira, txakurrek gehiago motibatzen baitituzte.
SORMEN TAILERRAK
Animaliek laguntzaz eskulanak,artisautza lanak garatuko ditugu. Puzzleak, txakurraren irudiarekin, antzezlanak, zirkoa, malabararak, clown, magia,,... txakurrak eta haurrak mozorrotu,... Sormena, imaginazioa , garatzen lagunduko digun edozein aktibitate, lotsa galtzen ikasi, autoestima garatzen, desberdintasunak baloratzen,... animaliek ez gaituzte epaitzen ez kritikatzen eta errazagoa da beraiekin sentimenduak lantzea.
MOTRIZIDADE TAILERRAK

ERLAJAZIO SESIOAK
Animalien ezaugarri fisiko nahiz sentsorialez baliatuz erlajazioa landuko dugu. Beraien gainean, ondoan etzanda, beraien bihotza, arnasa entzun eta sentituz, gurearekin bat egiten saiatuz,... Ukimena, usaimena, entzumena garatzen lagunduko diegu, txakurrek duten ilea, mutur bustia ikutzen usaitzen,... ikasiko dute arnasa ondo hartzen, gauzak lasaiago eskatzen, txandaka itxoiten, eta erlajazioa, egoten ikasteko teknikak erabiltzen erakutsiko diegu.
ESKULANAK

Bestetik ahal den moduan egingo ditugun eskulanei irteera emango diegu, gauza erabilgarriak sortuko baititugu, bai etxera eramateko edota ondoren merkatu solidario batean saldu ahal izateko. Asoziazio bat garen moduan, gure helburu nagusietako bat, gehien behar duenari laguntzen da, eta beraiei animaliekin terapiak garatu ahal izateko, diru bilketak garatzen ditugu. Horregatik gure tailerren bidez gazteria ere sentsibilizatu nahi dugu eta erakutsi gutxi batekin asko lagundu daitekeela.
IRAKURKETA LANTZEKO SAIOAK
Irakurketa saioak aspergarriak izan daitezke baina animaliek lagunduriko saio hauetan ez da inor aspertzen. Animaliekin ipuin kontaketak garatzen ditugu haurrak irakurri beharko dituzte, dagokion tonua, ahots aldaketa, ahoskera egokiak erabiliaz, txakurrak, entzuleak, antzezleak,... izango direlarik. Animaliek lotsa galtzen laguntzen digute, eta oso motibagarriak bihurtzen dira, naturalak dira eta naturalki jokatzen laguntzen digute. Irakurtzeko arazoak dituztenei, nahiz arazorik ez izanda irakurketa bultzatzeko oso egokiak, konzentrazioa garatzen lagunduko dugu tailer hauetan eta etxeko lanak egiteko ere oso erabilgarriak dira.
EGUN PASA
Zenbat alditan eskatu dizuete umeek animali bat etxean izatea? Erabaki hori Hartu aurretik edota lekurik ez baduzu, zuen umeei animali bat izateak dituen zaintzak eta erantzunkizunak erakusten diegu. Adopzioari buruz gizartea sentsibilizatu nahi dugu. Horregatik nahi izanez gero gurekin egun pasa ere egin dezkezue, goizetik hasita eta arratsaldea arte.
Gure animalia guztiak ezagutu, txerriak, ahateak, untxiak, oiloak, txakurrak, katuak,...
Goizean animali guztiei jaten eman, zainketak, garbiketak, paseoak,... egiten diegu. Ondoren askarirako produktuak jaso, arraultzak, barazkiak, fruituak,... eta prestatzea joan. Dastatu ondoren txakurrekin bideraturiko tailer didaktikoak garatuko ditugu.
ERAKUSTALDIAK

Taller guztiak inklusiboak dira, pertsonalizatuak, adin eta inguruneari egokituak eta guztiontzat erabilgarriak